Gizartea -
Atxiloketak
Sei gizonezko atxilotu dituzte Nafarroan, genero indarkeria dela eta
Delituak Noainen, Tuteran, Arguedasen, Barañainen, Oricainen eta Corellan izan dira.
Agentziak | Erredakzioa
Nafarroako Foruzaingoak sei pertsona atxilotu ditu, genero indarkeriari lotutako delituak egitea leporatuta, Noainen, Tuteran, Arguedasen, Barañainen, Oricainen eta Corellan, hain zuzen ere.
Poliziak agiri batean jakinarazi duenez, Noaingo Udaltzaingoak Foruzaingoaren esku jarri zuen 51 urteko gizona, atxilotuta, ustez kondena ez betetzeagatik.
Era berean, 39 urteko magrebiarra atxilo hartu zuten Tuteran, familiartean tratu txarrak egin izana egotzita.
Horrez gain, Arguedasen, 50 urteko larderotarra atxilotu zuten udaltzainek, kautelazko neurriak urratzeagatik. Besteak beste, debekatuta zeukan bikotekide ohiarekin hitz egitea.
Barañainen, Oricainen eta Corellan hiru pertsona atxilotu zituzten: 22, 40 eta 36 urteko gizonezkoak, hurrenez hurren.
---
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.