Gizartea -

Agerraldia Legebiltzarrean

Prostituzio iragarkiak debekatzea 'zaila' dela uste du Emakundek

Iragarki horien argitalpena arautzen duen legea betetzea exigitu du Ezenarrok, izan ere, "egungo legeak argi uzten du giza duintasuna zein iragarkik zalantzan jartzen duten".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Silvestre Emakundeko zuzendariak hedabideetan argitaratzen diren prostituzioko iragarkiak debekatzea "zaila" dela uste du, prostituzioan jardutea "legez kanpokoa ez" denez, horietako batzuk ez dutelako legea urratzen.

Aintzane Ezenarro Aralarreko bozeramaileak eskatuta, emakumea "objektu sexual gisa" aurkezten dituzten iragarkiak debekatze o Eusko Jaurlaritzak adostutako neurrien berri emateko izan da Silvestre Eusko Legebiltzarrean.

Iragarki horien argitalpena arautzen duen Emakume eta Gizonen arteko Berdintasun legea betetzea exigitu du Ezenarrok, izan ere, "egungo legeak argi uzten du giza duintasuna zein iragarkik zalantzan jartzen duten".

Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak Berdintasun legearen 26. artikulua interpretatzea zaila dela iritzi du eta zein iragarki argitaratu daitezkeen ala ez zehazteko araudia garatzea proposatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea