Gizartea -
Nafarroa
Bi eraso sexista salatu dituzte Antsoaingo jaietan, Nafarroan
Ostiral goizaldean gertatu omen ziren, eraso sexisten aurkako herri-mugimenduak ohar batean adierazi duenez.
Erredakzioa
Bi emakumek Antsoaingo (Nafarroa) jaietan eraso sexistak jasan izana salatu dute. Antza denez, ostiral goizaldean gertatu ziren, eraso sexisten aurkako herri-mugimenduak ohar batean baieztatu duenaren arabera.
Jazotakoa gaitzesteko, elkarretaratzea deitu dute gaur arratsaldeko 19:00etan, Udaletxeko plazan.
---
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista gaur
Gaurko albisteak Nafarroan
Salaketak albisteak
Gizartea bideoak
Albisteak
Jaiak
Sexu erasoak
Zer gertatu da Antsoain herrian?