Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Bilbon, bikotekide ohiari indarrez eusteagatik

Antza denez, ustezko erasotzailea balkoitik sartu zen biktimaren etxebizitzara.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 25 urteko gizonezko bat atxilotu du Bilbon, ustez bikotekideari indarrez eusteagatik. Badirudi atxilotutako gazteak ez zuela errespetatu emakumearengana ez hurbiltzeko epaileak ezarritako agindua, eta balkoi batetik sartu zen haren etxera.

Segurtasun saileko iturriek aditzera eman dutenez, atzo gaueko 23:30ean gertatu zen erasoa, Miribilla auzoko etxebizitza batean.

Abisua jaso ostean bertaratu ziren ertzainek ohe gainean topatu zuten biktima, ustezko erasotzaileak indarrez eutsita, eta ahoa estalita.

Hori dela eta, atxilotu egin zuten ertzainek honako delitu hauek leporatuta: genero-indarkeria, epailearen aginduaren urraketa, egoitzaren bortxatzea eta legez kanpoko atxiloketa.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Indarkeria matxista Gizartea Eguneko albisteak