Gizartea -

Kontsulta

Bozketa irekita dago Galdakaon, kaleentzako emakume izenak hautatzeko

Hauek dira Udalak bildutako 9 proposamenak. Herritarrek lau hauta ditzakete.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Galdakaon herri kontsulta abiatu dute, kaleentzako eta plazentzako emakume izenak hautatzeko. Herritarrek Udalaren webgunean eman dezakete botoa jada.

Udalak 9 proposamen bildu ditu, eta herritarrek lau aukeratu ditzakete.

Proposamen bozkatuenek lehentasuna izango dute espazio publiko bati izena jartzeko.

Ekimen honekin, emakumeen ekarpena ikusgai egin nahi du Udalak.

Hain zuzen ere, hauek dira 9 proposamenak:

- Romualda Zuloaga Artetxe kalea/plaza

- Kontxi Belandia Lekue kalea/plaza

- Mari Sagarminaga kalea/plaza

- Marije Fernandez Sampedro kalea/plaza

- Azaroak 25 kalea/plaza

- Emakume dinamitarien kalea/plaza

- Emakumeen kalea/plaza

- Martxoak 8 kalea /plaza

- Galdakaoko andereñoen kalea/plaza

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Galdakao albisteak Zer gertatu da gaur Bizkaian? EAE Albisteak