Gizartea -

Milagrosa auzoan, Iruñean

Bi lagun atxilotu dituzte droga saltzeagatik, litxarreria denda batean

Haxixa bezeroei saltzea leporatu diete atxilotuei, 49 eta 22 urtekoak. Bezeroen artean adingabeak daude.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak bi pertsona atxilotu ditu Iruñeko Milagrosa auzoan, kudeatzen zuten litxarreria dendan haxixa bezeroei saltzeagatik. Bezeroen artean adingabeak daude.

Polizia nafarrak ohar baten bidez jakinarazi duenez, operazioa herritarren laguntzari esker egin dute. Zenbait iruindarrek abisua eman zioten Foruzaingoari, dendan marihuana eta haxixa saltzen omen zutela ikusi eta gero; horregatik, zaintza operatiboa abiatu zuten, susmoak egiaztatzeko helburuz.

Estupefazienteak saltzen ari zirela ikusi zutenean, agenteek (droga antzemateko hezita dauden txakurrez lagunduta) 20 haxix zati zituen kutxa bat topatu zuten. Gainera, ondoan zegoen kutxa gotor batean, ustez droga-trafikoaren bidez irabazitako dirua ere aurkitu zuten.

Era berean, haxix arrastoak zituen laban bat ere topatu zuten, ustez, haxixa zatitzeko erabili dutena.

Delitua egin zutela ikusi zutenean, poliziek F.M.S. (49 urte) eta Y.G.J. (22 urte) iruindarrak atxilotu zituzten. Biek aurrekariak dituzte hainbat delituengatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko albisteak Drogak albisteak Gizartea Gaurko azken ordukoa