Gizartea -

Jende gehien hiltzen duena

Bularreko minbiziaren aurkako eguna: Hego Euskal Herriko ohikoena da

Nafarroan 400 gaixo berri izaten dira urtero. EAEn, 632 kasu zenbatu zituzten 2015ean. Antzemate-programetan parte hartzea ezinbestekoa da.

Bularreko minbiziaren aurkako lasterketa. Artxiboko argazkia: Vitor Guerra
Bularreko minbiziaren aurkako lasterketa. Artxiboko argazkia: Vitor Guerra
Puxika arrosak Bilboko zeruan

agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bularreko minbizia tumore gaizto ohikoena da EAE eta Nafarroako emakumeen artean, baita hildako gehien eragiten dituena ere.

Bularreko Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, hainbat datu publikatu dituzte eta agerian utzi dute gaixotasun horren eragina, eta kaltea gutxitzeko helburuarekin bideratutako baliabideak.

EAEn, 2015ean, 632 gaixo berri antzeman zituzten, gehienak hasierako fasean; horri esker, emakume horien % 82k bularra mantentzeko tratamendua jaso du, Jon Darpon Osasun sailburuak orain dela egun batzuk azaldu zuenez.

Nafarroan, 400 bat kasu berri zenbatzen dira urtean eta proportzioa handiagoa da 70 urtetik gorako emakumeen artean, Fernando Dominguez Osasun kontseilariaren esanetan.

Azken bost urteetan, 67 emakume hil dira bataz beste urtean Foru Erkidegoan.

Euskal erakundeetatik antzemate-programetan parte hartzea gomendatzen dute, hasierako faseetan harrapatzea ezinbestekoa baita tratamendu egokia eta eraginkorra egin ahal izateko.

Ariketa fisikoa eta dieta mediterraneoa

Ariketa fisiko aerobikoa egiten duten emakumeek bularreko minbizia izateko arrisku txikiagoa dute, Isabel Calvo Plaza Clara Campal HM CIOCC Onkologia Zentro Integraleko Bularreko Unitateko onkologoaren arabera.

"Faktore askok baldintzatzen dute bularreko minbiziaren pronostikoa, besteak beste, tumorearekin berarekin edo gure geneekin lotuta dauden faktoreak, alegia, aldatu ezin ditzakegunak", azaldu du adituak.

Halere -dioenez- badaude bestelako faktoreak ere, eta aurre egin ahal zaie eta pronostikoan modu positiboan eragin lezakete. Besteak beste, dieta mediterraneoa eta ariketa fisikoa egitea, ginekologoen azterketetara jotzea eta mamografiak egitea, dagokionean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Minbizia argazkiak Albisteak