Gizartea -

Hego Euskal Herriko datuak

1.586 salaketa jarri dituzte 2. seihilekoan, genero indarkeriagatik

Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko Genero Indarkeriaren Behatokiak gaur argitaratu ditu apirila eta ekaina bitarteko datuak.

Artxiboko argazkia: EiTB
Artxiboko argazkia: EiTB
Artxiboko argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1.586 emakumek salaketak jarri dituzte urteko bigarren seihilekoan Hego Euskal Herrian genero indarkeriagatik, Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko Genero Indarkeriaren Behatokiak zabaldutako azken datuen arabera.

Euskal Autonomia Erkidegoan 1.252 emakumek indarkeria matxista pairatu izana salatu dute apiriletik ekainera bitartean, aurreko urteko epe berean baino % 20,5 gehiago. EAEko auzitegiek gisa horretako 1.253 salaketa jaso zituzten eta kasu batean izan ezik salatzaileak emakumeak ziren.

Nafarroako Foru Erkidegoko datuei dagokienez, genero indarkeriarekin lotutako 339 salaketa zenbatu dituzte bigarren seihilekoan, iaz epe berean baino % 6,9 gutxiago. Gainera, salaketa horietatik 334 emakumeek jarri zituzten.

Bestalde, Espainian % 13 hazi dira genero indarkeriarekin lotutako delituak eta, guztira, 36.319 salaketa zenbatu dituzte.

 

________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian Nafarroako albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Salaketak albisteak Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea