Gizartea -

Etxebizitzaren Itun Soziala

Jaurlaritzak etxe babestuak egiteko lurzorua sustatuko du

Arratsaldean sinatuko duten itunak 90.000 familien etxebizitza beharra asetzea du xede. Gainera, alokairuko etxe kopurua handituko dute, 2013rako etxeetako % 40 alokairukoa izan arte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak babes ofizialeko etxeak (BOE) eraikitzeko gelditutako lurzoruak erabiltzailearen alde egin du eta Udalen lana sendotzeko araudia aldatuko du.

Erabaki horiek Etxebizitzaren aldeko Itun Sozialaren baitan kokatzen dira, eta Patxi Lopez lehendakariak, Iñaki Arriola Etxebizitza sailburuak eta 70 erakunde sozial eta ekonomikotik gora sinatuko dute itun hori arratsaldean Gasteizen.

90.000 familien etxebizitza beharra asetzea du xede itunak. Gainera, alokairuko etxebizitza kopurua handituko dute, 2013rako etxeetako % 40 eta 2025erako % 50 alokairukoa izan arte.

Horrez gain, hiriko zaharberritzea eta eraberritzea helburu du itunak. Egun, 900.000 etxebizitza eraikita daude Euskadin eta horietako ia % 70 1980 urtea baino lehen eraikitakoak dira. Exekutiboak 250.000 etxebizitza zaharberritu nahi ditu 15 urtean.

Halaber, geroago eros daitezkeen etxeen alokairua bultzatu nahi dute eta BOEen salneurria eraikuntzako benetako kostura zein erosleen errentara egokitu nahi dute.

Eudelek eta aldundiek ez dute ituna sinatuko

Euskadiko Udalen Elkarteak (Eudel) eta hiru aldundiek ez dute ituna sinatuko, baina Exekutiboak geroago horiek itunarekin bat egitea espero du.

Dena den, Juan Mari Aburto Bizkaiko Foru Aldundiko bozeramaileak zehaztu duenez, erakunde horrek bere "etxebizitza plan propioa" du eta horregatik, "ez du itun sozialen beharrik", iritzi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea