Politika -
BOE
2013an etxebizitza berrien %40 alokatzekoak izango dira, dio Arriolak
ETBn egindako elkarrizketa batean, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Garraio sailburuak asteazkenean sinatuko duten Etxebizitzaren Paktu Soziala azaldu du.
Erredakzioa
Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Garraio sailburuak ziurtatu duenez, orain bere departamentuan egiten ari den Etxebizitza Zuzendari Plana amaitzen denean "etxebizitzen % 40 alokatzekoak izango dira".
ETBn egindako elkarrizketa batean, asteazkenean Etxebizitzarako Paktu Soziala sinatuko dutela azaldu du Arriolak; 2025. urteraino jarraituko duen programa da, 70 entitate sozialek eta ekonomikok adostutakoa, nahiz eta hiru Aldundi eta Udalen babesa ez izan.
Etxebizitzaren paktu sozialak etxebizitzaren garapenerako erabiliko dituzten lur sailetan babes ofizialeko etxebizitza eraikitzeko neurriak batzen ditu.
Arriolaren departamentuak ezarri dituen helburuen artean 15 urtetan 90.000 etxebizitza berri eraikitzea dago, "orain dugun eskariari erantzun egokia emateko".
Asteazkenean sinatuko duten dokumentu berriak BOEn oraingo sistema aldatuko du. "Zozketak ez dira desagertuko", adierazi du, bere sailak sistema misto bat eratuko duela gehituz, "egokitze sistema bidezkoa izan dadin. Oraingoa zortean bakarrik oinarritzen da".
Etxebizitza sozialaren Planaren beste helburuetako bat 250.000 etxebizitzen birsorkuntza izango da; Euskadin lautik bat. "80. hamarkada baino lehen sortutako etxebizitzak (hau da, Euskadin dauden 900.000 eraikuntzen % 80) kalitate egoera nahikoak izan dezaten".