Gizartea -

Gipuzkoa

Erakundeek Gipuzkoako alardeen arazoa aztertuko dute

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Emakundek, Arartekoa eta Hondarribia eta Irungo alkateak bildu egingo dira 'gatazkaren konponbidea' lortzeko.

San Martzial alardea 2016 Irunen. Argazkia: EFE
San Martzial alardea 2016 Irunen. Argazkia: EFE
San Martzial alardea 2016 Irunen. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Emakundek, Arartekoak eta Hondarribia eta Irungo alkateek bilkura egingo dute azaroan bi herri horietako alardeen gatazkari irtenbidea bilatzeko, baina oraindik ez dute zehaztu noiz.

Maribel Vaquero Giza Eskubideetarako Foru Aldundiko zuzendariak astelehen honetan iragarri du bilera, Gipuzkoako Batzar Nagusietako Gizon eta Emakumeen Berdintasunerako Batzordean. EH Bilduren galdera bati erantzuteko egin du agerraldia.

"Elkarteen arteko lan-mahaiak" joan den uztailaren 19an egindako bileraren ondotik egingo dute batzar hau. Orduan, Foru Aldundiko, Emakundeko eta Arartekoaren bulegoko ordezkariek Hondarribiako eta Irungo alkateak gonbidatzea erabaki zuten.

Horrez gain, Vaquerok adierazi duenez, foru erakundeak arazoa konpontzeko proposaturiko "lanerako plana" aurkeztuko du, baina "ez litzatekeela publiko egin behar" uste du.

Azaroan egingo den bilerari begira, gaiaren inguruan orain arte egindako inkestak ez ezik, halako gatazkak konpontzen aditua den Jenny Pearcen iritzia eta Geuz elkarte gipuzkoarraren aholkuak "kontuan hartuko dituztela" aurreratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Ararteko albisteak Emakunde albisteak Hondarribia argazkiak Gizartea Irun Albisteak Irungo alardea