Gizartea -

Indarkeria matxista Bizkaian

16 urteko zigorra, bikotekideari etengabe sexu erasoak egiteagatik

Urritasun fisikoak dituen emakume batek etengabeko sexu erasoak eta tratu txarrak jasan ditu Bizkaian.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Lurralde Auzitegiak 16 urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri dio gizon bati, bikotekideari, urritasun fisikoak dituen emakume bati, etengabe sexu erasoak egiteagatik eta tratu txarrak emateagatik.

Epaileak frogatutzat eman duenez, gizonak eta emakumeak bikote harremana zuten, eta biktimak % 93ko urritasun fisikoa du, hemiparesia duelako.

Bikotekideak zirela, gizonak erasoak eta mehatxuak egin zizkion etengabe, "jokaera bortitza" izanda.

Beste hainbat erasoren artean, epaileak aipatu du gizonak mozkortu egiten zuela emakumea, ondoren harekin sexu harremanak izateko eta kolpatzeko.

Espetxe zigorra ez ezik, auzitegiak 25 urtez biktimarengandik 500 metrora ez gerturatzea eta 8.000 euroko kalte-ordainak ematea ere ezarri dio zigor moduan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian Zer gertatu da Bizkaian? Albisteak