Gizartea -

Birgaitze jasangarria

Nazioarteko lehiaketa bat irabazi dute Gasteizko bi arkitektok

Ismael Martinez Villa eta Ramon Ruiz Cuevas arkitektoek Green Building&City Solutions Awards lehiaketa irabazi dute.

Etxebizitza saritua, Gasteizko Zaramaga auzoan. Argazkia: construction21.org
Etxebizitza saritua, Gasteizko Zaramaga auzoan. Argazkia: construction21.org
Etxebizitza saritua, Gasteizko Zaramaga auzoan. Argazkia: construction21.org

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Zaramaga auzoko etxebizitza multzo batean egindako birgaitze lanak direla eta, nazioarteko sari garrantzitsu bat eman diete hiri horretako bi arkitektori. Gainera, birgaitze jasangarriari esker, etxebizitza horietako faktura energetikoa % 70 murriztea lortu dute.

Ismael Martinez Villa eta Ramon Ruiz Cuevas dira Green Building&City Solutions Awards lehiaketaren irabazleak, eta “Sari nagusia: Birgaitze jasangarria” kategorian eskuratu dute nazioarteko sari garrantzitsua. Aldaketa klimatikoari aurre egiteko Marrakexen egiten ari diren goi bileran eman diete saria.

Hala, hogei herrialdetatik joandako hogei hautagaiak garaituta eskuratu dute sari nagusia. Besteak beste, Txina, Sri Lanka, India, Ameriketako Estatu Batuak, Erresuma Batua, Suedia, Espainia, Italia, Belgika eta Marokoko arkitektoek hartu dute parte lehiaketa horretan.

Iaz, Gasteizko Taldearen kaleko 2, 4 eta 6 atarietan egindako lanak irabazi zuen birgaitze jasangarririk onenaren saria. Kasu horretan, eguzki energia erabili zuten elektrizitatea sortzeko. Hala, eraikinen teilatuetan plaka fotovoltaikoak jarri zituzten eta faktura energetikoa murriztea lortu zuten horrela.

Green Building&City Solutions Awards sariaren irabazleek proiektuaren nondik norakoak azaldu dituzte ondorengo bideo honetan:

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea albisteak Gasteiz Gaurko azken orduko albistea Etxebizitza gaur Zaramaga albisteak