Gizartea -

Gipuzkoako zaborrak

Azaroaren 30ean itxiko dute Azpeitiko Lapatx zabortegia

Hondakinak Meruelora (Kantabria) eramango dituzte aurrerantzean (hasi dira horretan), eta Tuterara (Nafarroa) ere eramango dituzte otsailetik aurrera.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azpeitian dagoen Lapatx zabortegiak azaroaren 30ean itxiko ditu ateak behin betiko. Lapatxekoa zen Gipuzkoan martxan zegoen zabortegi publiko bakarra, Zarautz eta Beasain herrietakoak itxi ostean.

Ostegun arratsaldean egin duten agerraldian eman dute horren berri Aitor Bereziartua Urola Erdiko Mankomunitateko presidenteak eta Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak.

Aspaldidanik itxita egon behar bazuen ere, azkenean hil honen amaieran hartuko du azken aldiz gipuzkoarren zaborra, gainezka egiteko zorian baitago.

Mankomunitateak otsailean iragarri zuen zabortegia ez handitzeko erabakia, baina bete arte martxan jarraitzea onartu zuen. Hiru edo lau hilabetean betetzea aurreikusi zuten, baina zabortegia ixteko data luzatzen joan da, Gipuzkoako Foru Aldundia zaborraren zati bat Meruelora (Kantabria) bideratzen hasi baitzen.

Hemendik aurrera, eta erraustegia egin arte (2020an hasiko da martxan, aurreikuspenen arabera), zaborra Meruelora bidaltzen jarraituko dute, eta baita Tuterara (Nafarroa) ere, otsailetik aurrera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Albisteak Nafarroa Tutera berriak Azpeitia berriak Gizartea Albisteak