Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Emakume bat hil du, ustez, bere bikotekide ohiak Leonen

Gero, 60 urteko gizonezkoak bere buruaz beste egin du.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat hil du bart La Virgen del Camino herrian (Leon), ustez, bere bikotekide ohiak. Ondoren, 60 urteko gizonezkoak bere buruaz beste egin du, Poliziak iturriak jakinarazi dutenez.

Poliziaren esanetan, emakumeak arma zuriz egindako zauriak zituen, ustez, aizkora batekin egindakoak eta gizonezkoak, ostera, bere burua urkatu du. Antza denez, bikotea duela gutxi banatu zen.

Gertaeraren tokian, 54 urteko emakumea bizi zen tokian, aizkora bat topatu du Poliziak. Banaketaz geroztik, emakumea etxebizitza horretan bizi zen.

Bizilagun batek deitu dio Poliziari eta bertaratu diren poliziek bi gorpuak topatu dituzte 21:30ak aldera, Espainiako Gobernuak Leonen duen azpiordezkaritzak baieztatu duenez.

Udalak bilera egingo du gaur goizean eta hainbat dolu egun izendatuko ditu.

Bestalde, Guardia Zibilak bere gain hartu du ikerketa, eta gizonak urruntze agindua ote zuen ala ez ikertzen ari da.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak gaur Espainia Gizartea albisteak Albisteak