Gizartea -

Elikagaien Bankua

Arabako Elikagaien Bankuak 300.000 kilo bildu nahi ditu asteburuan

Azaroaren 25ean eta 26an elikagaien bilketa berezia egingo du Arabako Elikagaien Bankuak, lurraldeko 88 supermerkatutan.

Elikagaien bilketa berezia. Artxiboko argazkia: EiTB
Elikagaien bilketa berezia. Artxiboko argazkia: EiTB
Elikagaien bilketa berezia. Artxiboko argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Elikagaien Bankuak elikagaien bilketa berezia egingo du azaroaren 25ean eta 26an, lurraldeko 88 supermerkatutan. Asteburu honetako kanpainan 300.000 kilo biltzea espero dute antolatzaileek.

Asteazken honetan egindako agerraldian azaldu dutenez, 2015eko datuak egonkortu nahi dituzte, Bizkaia eta Araba izan baitziren kilo gehien bildu zituzten estatu espainiarreko bi probintziak.

Arabako 88 supermerkatutan bilduko dituzte elikagaiak. Kanpaina honetan, produktu iragankorrak eskatu ditu Arabako Elikagaien Bankuak. Bereziki lekale-kontserbak, pasta, arroza, olioa, esnea, azukrea, gailetak, kakao disolbagarria, barazki-kontserbak, arrain-kontserbak eta haragi-kontserbak.

Halaber, haurrentzako elikagaiak, pixoihalak eta higiene produktuak bilduko ditu Arabako Elikagaien Bankuak.

“Haurrentzako produktuak garestiak dira eta, sarritan, haurrak dituzten familiei ezin diegu laguntza eman”, adierazi du Daniel Fernandez Arabako Elikagaien Bankuko presidenteak.

Era berean, bilketa-gune guztietan laguntzeko oraindik 1.500 boluntario falta direla esan du. Izena ematen duten laguntzaileek informazioa eman, ekarpenak jaso eta produktuak sailkatu beharko dituzte.

Beste alde batetik, Gasteizko Europa Jauregian “Elkartasunaren Jaia” ospatuko dute. Besteak beste, Lobo eta Carmine taldea, D’Albeniz magoa, Kike Loyola bakarrizketa-egilea edota Arabako Abesbatza igoko dira oholtzara.

Gainera, Juanma Bajo Ulloa zinemagileak, Eva Garcia Saenz de Urturi eta Toti Martinez de Lezea idazleek, Almudena Cid aktore eta gimnasta ohiak eta Alaveseko jokalariek jai horretan hartuko dute parte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea bideoak Gasteiz Albisteak