Gizartea -
Ama-hilketa
Emakume bat hil dute Kordoban, semeak antza
Guardia Zibilak biktimaren 17 urteko semea atxilotu du eta 21 urteko semearen bila ari da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
47 urteko emakume bat hil du, ustez, bere semeetako batek Kordobako Montilla herrian. Guardia Zibilak emakumearen 17 urteko semea atxilotu du eta 21 urteko semearen bila ari da hilketarekin zerikusia izan dezakeelakoan.
Ikerketaren gertuko iturriek azaldu dutenez, atzo gaueko hamaikak aldera atxilotu zuten 17 urteko mutikoa eta hilketan nahasita egon daitekeen beste seme baten bila ari dira.
Emakumearen gorpua Montilla herriaren kanpoaldeko etxebizitza batean aurkitu dute.
Atxilotua Guardia Zibilak Montillan duen kuartelera eraman zuten atzo gauean, eta, aldi berean, horren anaia bilatzeko operazioa abiatu zuen.
Bestalde, oraingoz ez dute hilketaren inguruko xehetasun gehiagorik eman. Dena den, indarkeriaz egindako hilketa izan dela iradoki dute.
_________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.