Gizartea -

Indarkeria matxista

Emakume bati sexu erasoa egin diote Basaurin

Ertzaintzak 31 urteko gizonezko bat atxilotu du, erasoaren egilea delakoan.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bati sexu erasoa egin zioten joan den asteburuan Basaurin (Bizkaia), eta Ertzaintzak 31 urteko gizon bat atxilotu du, erasoaren egilea delakoan.

Hain zuzen ere, sexu askatasunaren aurkako delitu bat eta emakumea legez kanpo atxikitzea leporatu diote gizonezkoari. Asteazkenean atzeman zuten.

Biktimak salaketa aurkeztu du Ertzaintzan.

Ohar batean, Basauriko Udalak gaitzetsi egin du erasoa, eta konpromisoa agertu du indarkeria matxistaren aurka "zero tolerantzia" izateko.

"Ez dugu onartuko asteburuan gertatu zen sexu erasoen antzekoak zigor barik geratzea", adierazi du Udalak.

 

________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Basauriko bideoak Tratu txarrak Espainian Bizkaia EAE Eguneko albisteak