Gizartea -
Lan-ezbeharra
21 urteko langile bat hil da kamioi batek harrapatuta, Araian
Deskarga gunean zen kamioi batek pareta baten kontra harrapatu du gizona eta bertan hil da. Gazte arabarra ebentual gisa ari zen lanean udarako eta aste bete eskas zeraman lanean.
Erredakzioa
21 urteko gizon bat hil da lan-istripuz Araiako (Araba) Nestle lantegian kamioi batek harrapatuta, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez.
Deskarga gunean zen kamioi batek pareta baten kontra harrapatu zuen 21 urteko gaztea eta bertan hil zen. Araiako gaztea aldi baterako kontratuarekin ari zen lanean udarako eta aste bete eskas zeraman.
Ezbeharra 19:30etan izan zen, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, deskarga gunean zen kamioi batek atzera egin eta langilea harrapatu zuen.
Langile batzordeak gau partean lehen bilera egin zuen eta gaur berriro ere batzartuko dira. Heriotza salatzeko elkarretaratzea deitu dute 14:15ean enpresa atarian. Elkarretaratzeaz gain, protesta gisa lan uzterik egingo ote duten erabakiko dute gaur langileek. Urtea hasi denetik zazpi langile hil dira lan Araban ezbeharretan.