Gizartea -

Elikagaien Bilketa Handia

1,8 milioi elikagai bildu dituzte Elikagaien Bilketan Handian, EAEn

Kalitate handiagoko produktuak bildu dituzte eta bonu solidarioen sistemak harrera oso ona izan du herritarren artean.

Elikagaien Bilketa Handia asteburuan egin dute. Argazkia: EiTB
Elikagaien Bilketa Handia asteburuan egin dute. Argazkia: EiTB
Elikagaien Bilketa Handia asteburuan egin dute. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elikagai Bankuek pasa den asteburuan antolatutako Elikagaien Bilketa Handian 1.880.000 kilo elikagai bildu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan, iaz baino gutxiago.

Lurraldez lurralde, Bizkaian 950.000 kilo janari bildu dituzte aurten; iaz, berriz, milioi bat. Araban 230.000 kilo biltzea espero dute, eta iaz 300.000 izan ziren. Gipuzkoan, kopuruak gora egingo duela dirudi, 700.000 biltzea aurreikusi baitute, 2015ean baino 100.000 gehiago. Miguel Angel Fernandino Bizkaiko Federazioako presidenteak helarazi ditu datuok.

Oraindik ez dute bildutako guztia zenbatu, ezta lurraldean indar handia duen elkartasun-bonoaren eragina ere.

Bestalde, Nicolas Palacios Fesbaleko presidenteak nabarmendu duenez, kalitate hobea duten elikagaiak biltzeko helburua bete dute: aurrez prestatutako lekaleak, esnea edo pixoihalak, besteak beste.

Estatu mailan, 'Black Friday' merkataritza-ekimenak ez duela eragin esanguratsurik izan aipatu du Palaciosek, ez onerako ez txarrerako, kopurua antzekoa izan baita.

Bilketa joan den asteburuanizan da, azaroaren 25ean eta 26an.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisia Zer gertatu da Bizkaian? Gipuzkoako albisteak Araba EAE Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa Pobrezia eta desnutrizioa GKEak