Gizartea -

Gipuzkoako zaborrak

Azpeitiko Lapatx zabortegia itxi dute

Hondakinak Meruelora (Kantabria) eramango dituzte aurrerantzean (hasi dira horretan), baita Tuterara ere, otsailetik aurrera.

Gipuzkoako azken zabortegi publikoa itxi dute

1:33

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azpeitian dagoen Lapatx zabortegiak gaur, 2016ko azaroaren 30a, itxi ditu ateak behin betiko. Lapatxekoa da Gipuzkoan irekita zegoen zabortegi publiko bakarra, Zarautz eta Beasain udalerrietakoak itxi ostean.

Gainezka dago zabortegia, eta aspalditik itxita egon behar zuen, baina gaur izan du azken eguna irekita.

Mankomunitateak otsailean iragarri zuen zabortegia ez handitzeko erabakia hartu zuela, baina bete arte martxan jarraitzea onartu zuen. Hiruzpalau hilabetetan betetzea aurreikusi zuten, baina zabortegia ixteko data luzatzen joan da, Gipuzkoako Foru Aldundia zaborraren zati bat Meruelora (Kantabria) bideratzen hasi baitzen.

Hemendik aurrera, eta erraustegia egin arte (2020an hasiko da martxan, aurreikuspenen arabera), zaborra Meruelora bidaltzen jarraituko dute, eta baita Tuterara (Nafarroa) ere, otsailetik aurrera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Albisteak Nafarroa Tutera berriak Azpeitia berriak Gizartea Albisteak