Gizartea -

Estatu espainiarreko lehena

Bihotz artifizial bat transplantatu dute Nafarroan, Estatuko lehena

Gaixoari bihotza kendu eta bihotz artifizial bat jarri diote horren ordez.

Artxiboko argazkia: EiTB
Artxiboko argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Unibertsitate Klinikoko eta Nafarroako Ospitale Guneko mediku taldeek bihotz artifizial oso bat transplantatu diote gaixo bati Nafarroan. Estatu espainiarrean egin den gisa horretako lehendabiziko ebakuntza izan da.

47 urteko nafar bati bihotza kendu eta bihotz artifizial oso bat jarri diote horren ordez, Nafarroako Unibertsitate Klinikoko iturriek jakinarazi dutenez.

Gaixoak miokardiopatia larria zuen, eta urtebete zeraman transplante baten zain. Ebakuntza irailean egin zioten gaixoari, eta ospitaleratuta jarraitzen badu ere, onera egiten ari da.

Ebakuntza egin zuten medikuek bihar emango dituzte azalpenak Iruñean egingo duten prentsaurrekoan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa Zientzia albisteak