Gizartea -
Irainak Interneten
Bi atxilotu Donostian eta Valentzian haur gaixo bat iraintzeagatik
Minbizia duen haur hori Valentzian izandako zezen-jaialdi batean omendu zuten. Interneten adingabearen aurkako irainak idazteagatik atxilotu ditu Guardia Zibilak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Guardia Zibilak bi lagun atxilotu ditu, bata Donostian eta bestea Culleran (Valentzia) minbizia duen haur baten aurka iruzkin iraingarriak sare sozialetan idazteagatik. Adingabe hori Valentzian izandako zezen-jaialdi batean omendu zuten.
Barne Ministerioak ohar baten bidez jakitera eman duenez, atxilotuak 21 urteko gizonezko bat eta 33 urteko emakumezko bat dira. Gorrotoa, irainak eta haren osotasun moralaren aurkako delituak egotzi dizkiete.
Ikerketa joan den urrian abiatu zuten, sare sozialetan idatzitako adingabearen aurkako iruzkin iraingarrien berri izan zutenean: 'hil daitela, hil daitela orain', 'hilko zara'. Hori dela eta, iruzkin hauek delitu izan zitezkeen argitu nahi zuen Guardia Zibilak.
Cullerako eta Gipuzkoako Polizia Judizialek abiatutako operazioa izan da, Alzirako (Valentzia) 5. Instrukzio-Epaitegiak zuzenduta. Operazioak zabalik jarraitzen du, eta litekeena da atxiloketa gehiago izatea, adingabeari eta haren senideei egindako mehatxuak aztertzen ari baitira.