Gizartea -

Zarauzko hondatza

Zarautzen begiztatutako izurdea onik itzuli dute itsasora

Hasiera batean, animalia gaixorik zegoela pentsatu dute, baina aditu batek osasuntsu zegoela frogatu du, soilik orientazioa galdu duela.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Itsasoko fauna zaintzeko eta ikertzeko elkarteko adituek (Ambar), surflariek lagunduta, goizean Zarauzko hondartzan (Gipuzkoa) azaldu den izurdea onik itsasora itzultzea lortu dute.

Enrique Franco Ambarreko presidenteordeak jakitera eman duenez, hasiera batean, animalia gaixorik zegoela pentsatu dute, baina aditu batek osasuntsu zegoela frogatu du, soilik orientazioa galdu duela.

Francok azaldu duenez, litekeena da haurra bere familiaren ondotik urrundu izana, eta, galduta, hondartzan geratu nahi izatea.

Emaitzarik gabeko hainbat saiakera egin ostean, Ambarreko espezialistek izurdea ur sakonetan sartzea lortu dute, ziurrenik taldeko soinuak entzungo zituelako, Francoren ustez.

Animalia goizeko 08:00etan ikusi dute lehen aldiz. SOS Deiak larrialdi zerbitzuak, Twitterren bitartez, hondartzako pertsonei animaliarengana ez gerturatzen saiatzeko eskatu die, “gaixotasunak transmititu ahal ditzakeelako”.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albiste bitxiak gaur Zarautz berriak Ingurumena azken ordukoa Zarauzko hondartza