Gizartea -

Atxiloketak

Bost pertsona atxilotu dituzte Nafarroan, genero-indarkeria egotzita

Bost gizon atxilotu ditu Foruzaingoak Barañainen, Caparroson, Falcesen eta Murchanten, genero-indarkeria egotzita.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost gizon atxilotu dituzte Nafarroako hainbat herritan azken egunetan, genero indarkeriarekin zerikusia dutelakoan.

40 urteko gizona atxilotu du Foruzaingoak Barañainen. Berak deitu zion Poliziari bikotekidearekin liskarra izan zuela eta elkarri eraso egin ziotela esanez. Herri berean, 46 urteko beste gizon batek, atxilotua ere, loreontzi batzuk bota zizkien poliziei leihotik, horiek biktimarekin hitz egiten ari ziren bitartean. Biktimak ihes egitea eta poliziei hots egitea lortu zuen.

Caparroson aurrekariak dituen 41 urteko gizon bat atxilotu dute; Faltzesen, 34 urteko bat, eta Murchanten, 50 urteko beste bat.

Tuteran, gainera, 29 urteko bat atzeman dute, tratu txarrak, lesioak, mehatxuak eta autoritatearen kontrako atentatua delituak egotzita. Poliziei eraso egin zien etxebizitzara heldu zirenean. Han, amona eta ama zaurituta aurkitu zituzten.

_______________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak gaur Tutera albisteak