Gizartea -

Giza eskubidea

'Krisi garaiotan eskubide sozialak zaindu behar dira bereziki'

Giza Eskubideen Europako Auzitegiko presidenteak garrantzi nabarmena eman die giza eskubideei, izan ere, ez datoz hitz horiekin jasota Europako Hitzarmenean.

Guido Raimondi Giza Eskubideen Europako Auzitegiko presidentea. EFE
Guido Raimondi Giza Eskubideen Europako Auzitegiko presidentea. EFE
Lehendakaria Giza Eskubideen Europako Auzitegiko presidentearekin

0:14

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guido Raimondi Giza Eskubideen Europako Auzitegiko presidenteak krisi ekonomiko garaiotan “eskubide sozialak zaindu behar direla bereziki” esan du.

Raimondik (Napoles, Italia, 1953) konferentzia bat eman du Bilbon, Manuel Lezertua Arartekoarekin, larunbat honetan Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna izango dela eta.

Ekitaldian Juan Luis Ibarra Euskadiko Justizia Auzitegi Goreneko presidentea eta Carlos Fuentenebro Abokatuen Eskolako dekanoa izan dira, ordezkari instituzional eta politikoez gain.

2015ean kargua hartu zuen Raimonik, eta komunikabideei egin dizkien adierazpenetan eskubide sozialetan zentratu da, izan ere, ez datoz horrela hartuta Giza Eskubideen Europako Hitzarmenean.

Hitzarmen horrek eskubide zibilei eta politikoei arreta handiagoa eskaintzen duela esan du, Europako Karta Sozialak eskubide zibilak bermatzen dituen bitartean.

“Jurisprudentzia kreatibo” baten bitartez, Giza Eskubideen Europako Auzitegia epai batzuetan eskubide sozialak babesteko lanean sartu dela azpimarratu du, besteak beste, kaleratze diskriminatzaileetan, grebarako eskubidean edota batzeko eta elkartzeko askatasunerako eskubidean.

Krisi garaietan “eskubide sozialak zaindu behar direla bereziki” adierazi du, nahiz eta auzitegiak “askatasun tarte zabala utzi estatuei gai hau ondoen ulertzen duten erara, nazioetako aurrekontuen testuinguruan batik bat”.

“Ezin dugu ahaztu Europak krisi ekonomiko eta migratzaile handi bati egin behar diola aurre, eta, modu larrian, muturreko pobreziaren gaia dauka”, azaldu du.

“Auzitegiak ezin du bermatu babes sozialaren eskubide osoa”, esan du, baina “testuinguru ekonomikoak ezin du justifikatu eman ahal den laguntza murriztea”.

Giza eskubideei buruzko epaia

Europar Batasunek Auzitegiak agintzen dituen Giza Eskubideei buruzko epaiak betetzen dituen galdeginda, Raimondik “gai beroa” dela erantzun du, ebazpenak “lotesleak eta nahitaezkoak” direlako.

Horiek behar bezala gauzatzea, aldiz, ez dago Auzitegiaren esku, Europako Batzordearen esku baizik, nahiz eta Europako Auzitegiak jarraipena egin. Kasuen ebazpenen % 95a “egokia” dela azaldu du.

Bereizketa egin du Estatuak pertsona bati Auzitegiak ezartzen duen kopurua ordaindu behar dion kasuen eta Giza Eskubideak urratu diren kasuen artean hitzarmena ez betetzeagatik, “kasu horretan Estatuak neurri legegile zuzentzaileak jarri behar ditu”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa gaur Bilboko albisteak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Albisteak Eskubide unibertsalak Giza Eskubideen Europako Auzitegia gaur