Gizartea -

Nafarroan

Terrorismoaren eta indarkeria politikoaren 71 kasu ikertu dituzte

Horrez gain, 41 gorpu berreskuratu dira. Gorpuzkiak identifikatzeko sortutako DNA-bankuari dagokionez, 61 espediente irekita daude.

Otsoportillo. Artxiboko argazkia: navarra.es
Otsoportillo. Artxiboko argazkia: navarra.es
Otsoportillo. Artxiboko argazkia: navarra.es

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuko Biktimak Artatzeko Bulegoak terrorismoaren eta indarkeria politikoaren 71 kasu ikertu ditu aurten, Foru Gobernuak kolektibo horietarako abian jarritako arreta pertsonalizatuko programen barnean.

Ana Ollo Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak eta Alvaro Baraibar Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusiak 2016an egindako bake nahiz bizikidetzako politika publikoen balantzea aurkeztu dute ostiral honetan.

Programa horien helburua biktimei Gobernuaren eta Nafarroako gizartearen elkartasuna eta hurbiltasuna erakustea da, “bizi izan duten justizia ezaren aurrean”. Ildo horretatik, beraien kontaketa entzutea eta beharrei erantzutea; erreparaziorako eta partaidetzarako bideak eskaintzea memoria eraikitzeko prozesuetan, eta bizikidetza berreraikitzea dira helburu nagusiak.

Artatutako eta harremana izandako terrorismoko biktimen 50 kasuetatik, 40 Nafarroan hildakoei dagokie, 13 Foru Komunitatetik kanpo hildako 13 nafarri, eta 3 gaur egun Nafarroan bizi diren eta nafarrak ez diren biktimei. Gainera, oinarri politikoa duen indarkeriaren 21 biktima artatu dira.

Programa hori Nafarroako Gobernuak sustatutako politiken barnean sartzen da, giza eskubideak nahitaez betebeharreko arauen esparru bat baino gehiago diren testuinguru batean. Marko etiko eta politiko bat dira ere, eta Foru Gobernua harekin guztiz konprometituta dago lan egiteko garaian, hiru alorretan garatzen duena: memoria historikoa, terrorismoaren eta oinarri politikoa duen indarkeriaren biktimak; eta bizikidetza eta aniztasunari errespetua.

Memoria Historikoari dagokionez, jarduera nagusiak gorpuak hobitik ateratzeko programan oinarritu dira, Aranzadi Zientzia Elkartearen laguntzarekin (100.000 euro). Guztira, 41 gorpu berreskuratu dira eta 16 pertsona identifikatu. Hobitik ateratako gorpuzkiak identifikatzeko sortutako DNA-bankuari dagokionez, 61 espediente irekita daude jadanik eta 25 lagin jaso dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Gizartea Gaurko azken orduko albistea Nafarroako Gobernua