Gizartea -

SUTEAK

Bi lagun ospitaleratu dituzte Donostian eta Gasteizen, kea arnastuta

Donostian etxebizitza batean piztu da sua, antza, akats elektriko batek eraginda. Gasteizen, berriz, galdara batek hartu du su.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako etxebizitza batean atzo gauerdian piztu zen sua. Lehen ikerketen arabera, akats elektriko batek eragin zuen sutea. Ondorioz, bertan bizi zen gizonezko bat eraman zuten Donostia Ospitalera, kea arnastu baitzuen.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Azkue kaleko 27 zenbakia duen atarian piztu zen sua, 23:45 aldera, etxebizitza bateko logela batean. Une horretan pertsona bakarra zegoen etxebizitzan.

Sutea, galdara batean

Gasteizen, berriz, emakume bat eraman dute goizaldean Txagorritxu Ospitalera, hura ere kea arnastuta, bere etxeko galdarak su hartu ondoren.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 02:55ean piztu da sua, Ernestina Champourcin kaleko etxebizitza batean. Bizilagunek eman dute abisua, ke-lainoa ikusita.

Badaezpada, eraikin bereko zortzi bizilagun atera dituzte etxetik, baina ordubete igaro aurretik itzuli dira etxera, inork minik hartu gabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako informazioa Suteak argazkiak Eguneko albisteak Gasteiz Gaurko azken ordukoa