Gizartea -
Abenduaren 21ean
2.500 eserleku gehiago San Tomas egunean Donostiara trenez joateko
Renferen Aldiriko Zerbitzua indartuko dute Donostian San Tomas eguneko azokara garraio publikoan joateko. Goizeko lehen orduetan, Donostiarako noranzkoan indartuko dira tren-zerbitzuak.
eitb.eus
Renfek Aldiriko Zerbitzuaren Irun-Brinkola linea indartuko du abenduaren 21ean, San Tomas egunean Donostiako azokara joatea espero den bidaiari oldearen aurrean.
Hala, Renfek informatu dionez, Irun-Brinkola linean 2.500 eserleku gehiago eskainiko ditu pertsona gehien espero den ordu tartean, 10:00etatik 12:00etara.
Goizeko lehen orduetan, Donostiarako noranzkoan indartuko dira tren-zerbitzuak. Arratsaldean, Renferen ohiko zerbitzuek modu mailakatuagoan eramango dituzte bidaiariak hiriburutik euren udalerrietara.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea