Gizartea -

Zirkulazioa

Berrizko auto-istripu larriaren lekuko bila dabil Ertzaintza

22 urteko emakume bat hil eta gizonezko bat larri zauritu zen, ostegunean gertatutako ezbeharrean. Bizkaiko trafiko bulegoaren telefonoa: 94 607 90 34.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iragan ostegunean, hilaren 24an, Berrizen (Bizkaia) gertatutako auto istripu baten lekuko izan ziren pertsonen laguntza eskatu du Ertzaintzak. Ezbeharra BI-633 errepidean gertatu zen, 05:40an, eta emakume bat hil eta gizonezko bat larri zauritu zen bi autok parez pare elkar jota. Poliziak Ondarroako noranzkoan omen zihoan auto bateko gidariari dei egin dio laguntza eman dezan, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.

Citroen ZX batek eta Mercedes Benz E270 batel talka egin zuten eta lehenengo autoko gidaria, 22 urteko emakume markinarra, bertan hil zen. Mercedeseko gidaria, berriz, larri eraman zuten zaurituta ospitalera.

Istripuaren nondik norakoak argitzeko asmoz, Ertzaintzak ezbeharraren ustezko lekuko baten laguntza eskatu du, ezbeharra gertatu zenean Ondarroara bidean zihoan pertsona batena hain zuzen ere. Horri, eta istripuari buruz edonolako informazioa helaraz dezakeenari, Ertzaintzaren Bizkaiko bulegora deitzeko eskatu diote: 94 607 90 34.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea