Gizartea -

Sexu abusuak

Eguesibartarrak indarkeria matxistaren aurka, salaketa baten ondoren

Ibarreko bizilagun batek Sarrigurengo Kirol Hirian sexu abusuak jasan zituela salatu eta gero, kontzentrazioa egin dute gaur herritarrek.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eguesibarreko hogei bat bizilagunek, alkateak eta hainbat zinegotzik lagunduta, kontzentrazioa egin dute gaur herrian indarkeria matxistaren aurka, emakume batek herriko igerilekuan ukituak pairatu dituelako protestatzeko.

Ibarreko Kirol Hiriaren atarian, taldea “Indarkeria matxista gehiagorik ez” zioen pankarta baten atzean batu da.

Kirol Hiriaren kirol instalazioetan sexu abusuak egin zizkiotela salatu zuen eguesibartar emakumezko batek, eta eraso horren aurka egin dute bilkura.

Auzokideek emakumezkoa babestu dute, eta Udalak eskura dituen baliabide guztiak haren esku utziko dituela adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Gaurko albisteak Nafarroan Delituak bideoak Salaketak berriak Gizartea albisteak Mundu matxista Sexu erasoak gaur Zer gertatu da Egues herrian?