Gizartea -
Erasoak
Pertsona bat atxilotu dute Sestaon bi gizoni labanaz erasotzeagatik
Erasoa joan den igandean gertatu zen, diskoteka baten irteeran, Barakaldon.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
24 urteko mutil bat atxilotu dute Sestaon, joan den igandean beste bi gazteri labanaz erasotzeagatik. Gertakaria goizeko 08:00ak inguru jazo zen, diskoteka baten irteeran, Barakaldon. Zauritutako bi gizonak osasun-etxe batean artatu behar izan zituzten, aurpegian, eskuetan eta sabelaldean jasandako zauriengatik.
Bi gazte taldeen arteko eztabaida gertatu ondoren, ustezko erasotzaileak labana bat atera zuen eta beste gizon bati hainbat ebaki egin zizkion aurpegian eta eskuetan , eta korrika alde egin zuen. Biktimaren bi lagun haren atzetik joan ziren eta erasotzailea harrapatzea lortu zuten, eta, orduan, haietako bati ere eraso egin zion sabelaldean.
Hainbat lekukok Ertzaintzara deitu zuten eta inguruetan zebilen patruila batek zauritutako bigarren gizona zaindu zuen, eta gero osasun-etxe batera eraman zuten. Lehenengo biktimak Udaltzaingoak artatu zuen eta anbulantzia bat eskatu ostean, osasun-etxe batera eraman zuten .
Ertzaintzak hainbat lekukoren testigantzei esker eta inguruko kaleetan zeuden segurtasun kameren irudiei esker erasotzailea atxilotu ahal izan zuen.