Gizartea -
2017
Gurutzetako ospitalean jaio da 2017ko lehen haurtxoa EAEn
Neska izan da (Mikele) eta gaueko hamabi eta erdietan jaio da.
Agentziak | Erredakzioa
Barakaldoko Gurutzetako ospitalean jaio da 2017ko lehen umetxoa Euskal Autonomia Erkidegoan. Neska izan da (Mikele), eta gaurko hamabi eta erdietan jaio da, ospitaleko iturrien arabera.
Ondoren, Odei jaio da Gasteizen, Txagorritxuko ospitalean. 2017ko lehen haurtxoa izan da Araban eta 2,960 kiloko pisua du.
Goizaldeko 05:06ean, berriz, Gipuzkoako lehen haurra jaio da Donostia ospitalean, mutiko bat. EAEko gainerako erietxeetan ez da erditzerik izan oraingoz.
Alejandro du izena Nafarroan jaiotako lehen haurrak
Alejandro izena jarri diote 2017an Nafarroan jaiotako lehen umetxoari. Goizaldeko 01:35ean jaio da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea