Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

20 urteko gazte bat atxilotu dute Iruñean bikotekidea jipoitzeagatik

Foruzaingoko hainbat agente erasoaren lekuko izan dira, ondorioz, gaztea bertan atxilotu egin dute.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

20 urteko gazte bat atxilotu dute igande honetako 08:00etan Iruñeko diskoteka baten inguruan, 20 urteko bikotekidea jipoitzea leporatuta.

Kale-jantzian zihoazen Foruzaingoko Herri Segurtasunerako hainbat agente erasoaren lekuko izan dira, Iruñeko diskoteka bateko inguruetan, alegia. Hortaz, esku hartu dute eta ustezko erasotzailea atxilotu egin dute.

Iruñeko Instrukziozko 4. Epaitegian agertu beharko da atxilotua, Foruzaingoak jakinarazi duenez.

----------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko albisteak Indarkeria matxista Gizartea Albisteak