Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Gazte batek bikotekidea jo du Iruñean
20 urteko gizonezkoa atxilotu egin du Foruzaingoak, bikotekideari kale erdian eraso ostean, hainbat lekukoren aurrean.
Agentziak | Erredakzioa
Iruñeko Herritarren Segurtasuneko foruzain batek, hiriko diskoteka ezagun baten inguruan kaleko jantziekin zela, 20 urteko gizonezko bat atxilotu du, 20n urteko bikotekidea jotzen kusi ostean, kale erdian, eta hainbat lekukoren aurrean.
Erasoa igandean izan da, 8:00ak aldera. Ustezko erasotzaileak Iruñeko 4 zenbakiko Instrukzio Epaitegian agertu beharko du.
_________________________________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.