Gizartea -
Barnealdean
Izotzagatik ezarritako abisu horia asteartera arte luzatu dute
Goizaldean -5,4 graduko tenperaturak izan dira Agurainen (Araba).
Agentziak | Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzako Larrialdi eta Meteorologia Harretarako Zuzendaritzak izotzagatik barnealdean ezarritako abisu horia mantenduko du astearte honetan, goizaldean -5,4 graduko tenperaturak izan ostean Agurainen (Araba).
Gainera, Arkaute herrian (Araba) -3,7 gradu egin ditu, Balmasedan (Bizkaia) ere -3,7 gradu, Aitzun (Gipuzkoa) -3 gradu, Oñatin (Gipuzkoa) -2,5 gradu eta Zornotzan (Bizkaia) -2 gradu.
Astearte honetan, urtarrilaren 3an, abisu horia gau osoan luzatuko da, 10:00ak arte, barnealdean izotzaldi ahulak izateko iragarpenagatik; Arabako zenbait puntutan neurrizkoak izango dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea