Gizartea -

Urtarrilak 5

850 parte-hartzaile baino gehiago, Iruñeko Errege Kabalgatan

Desfilea 19:00etan abiatuko da Santa Catalina ikastetxetik. Aurrez, Meltxor, Gaspar eta Baltasar udaletxeko balkoira igoko dira eta, plazan bildutakoak agurtu ostean, hitzaldia eskainiko dute.

Errege kabalgata 19:00etan hasiko da. Artxiboko argazkia: EiTB
Errege kabalgata 19:00etan hasiko da. Artxiboko argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

850 pertsonak baino gehiagok parte hartuko dute, ostegun honetan, Iruñeko Errege kabalgatan, eta hiru Errege magoek 2.000 kilo gozoki banatuko dituzte.

Aurreko urteetan bezala, Errege magoak arratsaldeko lauretan iritsiko dira Magdalena zubira, dromedarioen gainean. Aurten, berritasun gisara, La Pamplonesa udal bandak musikaz alaituko du itxaronaldia.

Ordu-erdi geroago hasiko da azken urteotan ikusmin gehien eragiten duen unea, hots, Frantziako atearen irekiera ekitaldia. Errege magoek atea igarotzen dutenean Katedraleko, San Nikolas elizako, San Cerningo, San Lorentzo elizako eta San Migel elizako kanpaiak entzun ahal izango dira, bata bestearen segidan.

Errege magoek Carmen, Navarreria eta Mercaderes kaleak zeharkatu ostean, 17:00etan iritsiko dira Udaletxe plazara, eta Joseba Asiron Iruñeko alkateak harrera egingo die atarian.

Aurtengo beste berritasunetako bat honako hau izango da: Meltxor, Gaspar eta Baltasar udaletxeko lehen solairura igoko dira, eta balkoietara aterako dira, plazan dauden pertsonak agurtzeko eta hitz batzuk esateko.

Kabalgata 19:00etan hasiko da, eta aurretik su artifizialak izango dira. Desfilea Santa Katalinako Eskolatik irtengo da, Abejeras kalean, eta Guraso Eskolapioen Eskolan amaituko da, 21:30 aldera.

Ibilbidea azken urteotako berbera izango da: Abejeras kalea, Foruen plaza, Yanguas eta Miranda, Oliveto kondearen etorbidea, Viana Printzearen plaza, Antso Nagusiaren kalea, Vinculo plaza, Sarasate pasealekua, Gaztelu plaza, Carlos III etorbidea, Nafarroako Gorteen kalea, Amaia eta Arrieta; Escolapioetan amaituko da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko argazkiak Nafarroako albisteak Gabonak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Errege magoak