Gizartea -

Errefuxiatuen krisia

Zuluaga eta Huarte larunbatean iritsiko dira Loiuko aireportura

Bi ekintzaileek epaileak ezarritako bermea ordaindu dute eta, beraz, Greziatik ateratzeko baimena dute.

Mikel Zuluaga eta Begoña Huarte, Greziako Parlamentuaren aurrean egindako elkarretaratzean. EFE
Mikel Zuluaga eta Begoña Huarte, Greziako Parlamentuaren aurrean egindako elkarretaratzean. EFE
Mikel Zuluaga eta Begoña Huarte bihar iritsiko dira Euskal Herrira

1:33

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mikel Zuluaga eta Begoña Huarte ekintzaileek 4.000 euroko bermea ordaindu dute gaur eta datorren larunbatean iritsiko dira Loiuko aireportura.

Bi ekintzaileak joan den astean atxilotu zituzten Greziako Igumenitsa hirian, zortzi errefuxiatu karabana batean Euskal Herrira ekartzeko ahaleginean.

Hiru egunez atxiloketa-zentro batean egon ostean, epaileak bermepean aske utzi zituen, epaiketaren zain. Legez kanpoko immigrazioari mesede egin izana eta zortzi errefuxiatuen segurtasuna arriskuan jarri izana leporatzen diete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea Siriar errefuxiatuak Europan