Gizartea -

Errefuxiatuen krisia

Zuluaga: 'Lehen baino gizatiarragoak gara eta berriz egingo dugu'

Iritsi direnean, hedabideen aurrean hitz egin dute, aireportuan bertan. Bi ekintzaileek epaileak ezarritako bermea ordaindu zuten eta, beraz, Greziatik ateratzeko baimena lortu zuten.

Mikel Zuluaga eta Begoña Huarte, Greziako Parlamentuaren aurrean egindako elkarretaratzean. EFE
Mikel Zuluaga eta Begoña Huarte, Greziako Parlamentuaren aurrean egindako elkarretaratzean. EFE
Ongietorri beroa egin diete Euskadin Zuluaga eta Huarte ekintzaileei

1:25

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mikel Zuluaga eta Begoña Huarte ekintzaileak Euskal Herrira iritsi dira larunbat eguerdian, Atenasetik. Familiartekoak eta lagunak zain zituzten Loiuko aireportuan, baita 'Ongi Etorri Errefuxiatuak' plataformako banderak zeramatzaten ehun bat pertsona ere.

Aireportuan zeuden hedabideei egindako adierazpenetan, "desobedientzia zibila" instituzioei eta guri eragiten digun tresna dela esan dute, eta sentikortasuna eragiten duela.

Horrez gain, bi aktibisten esanetan, Igoumenitsan garatutako ekintzak "gizatiarrago bihurtu gaitu". "Berriz egingo dugu", gaineratu dute.

Bi ekintzaileak Greziako Igumenitsa hirian hartu zituzten preso abenduaren 27an, zortzi errefuxiatu karabana batean Euskal Herrira ekartzeko ahaleginean.

Hiru egunez atxiloketa-zentro batean egon ostean, epaileak bermepean aske utzi zituen 4.000 euro ordainduta, epaiketaren zain. Legez kanpoko immigrazioari mesede egin izana eta zortzi errefuxiatuen segurtasuna arriskuan jarri izana leporatzen diete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea Siriar errefuxiatuak Europan