Gizartea -
SOPELA
Beste 4 edukiontzi erretzea egotzi diote Sopelan atxilotutako gizonari
Astelehenenean atxilotu zuten, edukiontzi bat erretzea egotzita. Epailearen aurrean deklaratu ondoren, aske utzi zuten. Orain, berriro hartu dute preso, beste lau edukiontzi erretzea leporatuta.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Sopelan (Bizkaia) edukiontziak erretzea leporatu zioten gizona berriz atxilotu dute, beste lauri su ematea egotzita, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak baieztatu duenez.
Joan den astelehenean 48 urteko gizona atxilotu zuten Sopelan, urtarrilaren 1eko gauean edukiontzi bat erretzea leporatuta. Asteazkenean epailearen aurreran deklaratu ostean, aske utzi zuten kautelaz epaiketa egin arte.
Hala eta guztiz ere, berriz atxilotu dute Akilino Arriola kalean edukiontzi bat etan Etxebarri Zeharbidean beste hiru erretzea egotzita. Azken bi urteotan behin baino gehiagotan atxilotu dute arrazoi beragatik.