Gizartea -

Hotzaldia

Tenperatura epeldu den arren, abisua ezarri dute berriz izotzagatik

Euskalmeten arabera, gaur gauean ez dugu aurreko egunetako izotzik izango, ahuldu egingo baita.

Hotzaldia Nafarroan
Hotzaldia Nafarroan
Zero azpiko tenperaturak izan ditugu gurean beste gau batez

1:24

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur goizaldean zero azpiko tenperatura izan dugun arren, ez du hainbeste hotz egin, eta minimoek gora egingo dute datozen orduetan Euskal Herrian. Hala eta guztiz ere, gaur gauean abisu horia ezarri dute barnealdeko zenbait tokitan izotza egin dezakeelako.

Euskalmet agentziaren eguraldiaren iragarpenaren arabera, gaur gauean ez du aurreko egunetako izotzik egingo, eta ahuldu egingo da.

Dena den, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du izotza dela eta, gaur gauerdian hasi eta bihar goizeko 10:00ak arte.

Igande goizaldean ez du aurreko egunean bezain besteko hotzik egin. Izan ere, larunbat goizaldean -9,7 gradu izan zituzten Ozaetan (Araba). Gaur ere zero azpiko tenperatura izan da toki askotan.

Euskalmetek iragarri du datozen orduetan zerua lainotzen joango dela, eta gauean zerua oso estalita egongo dela Kantauri isurialdean, eta lainotuta Euskal Herriko beste eremuetan. Egunaren amaieran, gainera, euria egin dezake itsasertzean.

Bihar, astelehena, euria egin dezake berriz ere itsasertzean, goizaldean eta arratsaldean; gainerako lekuetan, ostera, zerua apur bat edo tarteka lainotuta egon daiteke.

Gutxieneko tenperaturek gora egingo dute nabarmen eta gehiengoak ez dira aldatuko edo apur bat baino ez.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Denboraleak bideoak Eguraldia Bilbao Gizartea Elurra Gaurko azken orduko albistea Hotz bolada gaur