Gizartea -

Heriotza

Txetxu Ugalderi azken agurra sare sozialetan

Lankideek, kirol munduak eta herritarrek doluminak eman dituzte, igandean ETBko aurkezle eta kazetaria hil ondoren.

Ugalde, 'Lo que Faltaba' saioren 2003ko argazki batean. EITB
Txetxu Ugalde. EITB
Ugalde, 'Lo que Faltaba' saioren 2003ko argazki batean. EITB

Eider Garaikoetxea | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igandea albiste txar batekin abiatu genuen. Txetxu Ugalde ETBko aurkezle eta kazetari ezaguna urtarrilaren 8ko goizalde hotz hartan hil zen.

Zorigaiztoko albistea ezagutu bezain laster, dolumin mezuez bete ziren sare sozialak. Ondo gogoan hartu zuten lankideek, kirol munduko profesionalek eta herritarrek.

Yolanda Alzolarekin telebistako bikote magikoa osatu zuen Ugaldek urte askoan. 'Lo Que Faltaba' saioa aurkeztu zuten biek. Alzolak "garai polit" horretako argazkiak partekatzen hartu zuen gogoan, penaz, kazetaria:

Facebooken azaldu duenez, igandea Ugalderi buruzko elkarrizketak ematen igaro zuen. Hauxe, Radio Euskadiri eskainitakoa:

 

Yolanda Alzolak hitz egin digu lankide izan zuen Ugalderi buruz
Yolanda Alzolak hitz egin digu lankide izan zuen Ugalderi buruz
Yolanda Alzolak hitz egin digu lankide izan zuen Ugalderi buruz

play icon 5:33

 

 

Alzolak bezala, lankide izan zuen Ugalde Iñigo Lejarza kazetariak. Horrela esan zion agur, Facebook bitartez:

Patxi Alonsok hamaika pasadizo eta bizipen izan zituen Ugalderekin hau kirol kazetari ibili zen urteetan. Telebistarekiko eta Athletic taldearekiko grina zuten biek. Lerro hauek idatzi zituen, haren omenez:

PATXI ALONSO TXETXU UGALDE

PATXI ALONSO TXETXU UGALDE

 

Jon Uriarte kazetari ezagunak ere gertutik ezagutu zuen Ugalde. Lankide eta laguna horrela oroitu zuen Twitterren:

 

 

Kazetari belaunaldi berriek ere akorduan izan zuten Ugalde. Amane Ibañez ETBko kazetariak hauxe eskegi zuen Twitterren:

 

 

Andoni Ortuzar EITBko zuzendari izan zen (1999-2008) Ugalderen garaian. Horrela gogoratu du bilbotarra:

 

Bilbok ere ondo gogoan izan du Txetxu Ugalde. Facebooken dagoen komunitateko kideek penaz hartu zuten heriotzaren albistea, eta ia 3.000 bider partekatu. Segidan irakur ditzakezu bilbotarrek bidalitako dolumin mezuak:

Hiribilduarekin lotura estua izan zuen Ugaldek. 2016ko Aste Nagusian Bilboko Ohorezko Hiritar izendatu zuten kazetaria. Juan Mari Aburto alkateak dolu mezua bota zuen Twitterren:

 

 

Kirol munduak ere agur berezia egin zion Ugalderi. Besteak beste, Bilbao Basketek, Efren Vazquez pilotu barakaldarrak edota Barakaldo Futbol Taldeak kazetariaren aldeko lerroak idatzi zituzten atzokoan:

 

 

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo albisteak Gizartea albisteak ETB1