Gizartea -

Trafikoa

Soraluzeko 80 urteko gizon bat hil da Eibarren, zirkulazio istripuan

Auto batek eta kamioi batek talka egin dute N-634 errepidean, Maltzaga parean. Kotxeko gidaria auto barruan harrapatuta gelditu da.

Argazkia: @BomberosEuskadi
Argazkia: @BomberosEuskadi

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Soraluzeko 80 urteko gizonezko bat hil da gaur goizean Eibarren izandako zirkulazio istripuan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak EiTBri baieztatu dionez. Halaber, beste bi pertsona zauritu dira, eta haien eboluzioaren zain daude.

Istripua 12:00ak aldera gertatu da N-634 errepidean, Maltzaga parean, eta kotxeko gidaria auto barruan harrapatuta gelditu da. Oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla eta, auto batek eta kamioi batek talka egin dute, eta larrialdi zerbitzuetako langileak bertaratu dira, baina gizonezkoa bertan hil da.

Autoan zihoan Soraluzeko 77 urteko emakume bat eta kamioiko gidaria (Eibarko 38 urteko bizilagun bat) Mendaroko ospitalera eraman dituzte, zaurituta.

Istripuaren ondorioz, erabat itxi behar izan dute Eibar eta Elgoibar lotzen dituen N-634 errepidea.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskadin Trafikoa Gipuzkoa Eibar argazkiak Elgoibar bideoak Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea Soraluze albisteak