Gizartea -

Iruñea

Gizon bat espetxeratuta, alabaordeari abusuak egiteagatik

Epaileak sei urteko kartzela-zigorra eta biktimari 12.000 euroko kalte-ordaina emateko zigorra ezarri dio akusatuari.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Lurralde Auzitegiak sei urteko kartzela-zigorra ezarri dio gizon bati, emaztearen alabari (15 urtekoa) sexu abusuak egitea leporatuta. Halaber, 12.000 euroko kalte-ordaina ematera zigortu du. Epaileak autoan azaldu duenez, sexu erasoak 2015ean eta 2016an pairatu zituen adingabeak.

Lehen aldiz, 2015ean egin zuen sexu abusua gizonak. Egun horretan, gizonezkoa alabaordearen ohean sartu zen, eta ukipenak egin zizkion. Jarraian, berarekin oheratzeko eskatu zion 15 urteko neskatoari, ”sexu harremanen inguruan hitz  egiteko asmoz”. Bere emaztea kanpoan zegoela eta etxean bakarrik zeudela aprobetxatu zuen gizonak.

Bigarren erasoa urtebete geroago gertatu zen. 15 urteko neskatoa lo zegoela, berarekin oheratu zen eta ukipenak egin zizkion.   Zakila sartzen saiatu zenean, baina, adingabea esnatu zen eta ihes egitea lortu zuen.

Epailearen erabakia finkoa da, eta ezin da helegitea aurkeztu. Epaileak sei urteko kartzela-zigorra (urte bat lehen sexu abusuagatik eta bost urte bigarrenagatik) eta 12.000 euroko kalte-ordaina emateko zigorra ezarri dio akusatuari.

_______________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista gaur Albisteak Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak