Gizartea -

Hilketa Portugaleten

Elkarretaratzea deitu dute gaurko, Portugaleteko hilketa salatzeko

Elkarretaratzea Portugaleteko metro geltokiaren ondoan egingo dute, 20:00etan.

Eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

92 urteko emakume baten hilketa salatzeko elkarretaratzea deitu du gaurko, urtarrilak 12, Portugaleteko Mugimendu Feministak. Ikerketaren arabera, 56 urteko gizonezkoak labankadaz hil zuen ama eta gero bere burua labanaz zauritu zuen sabelaldean.

Portugaleteko Mugimendu Feministak iragarri duenez, elkarretaratzea Portugaleteko (Bizkaia) metro geltokiaren ondoan egingo dute, 20:00etan. Ordu horretan ere, protesta egingo dute hiriburu hauetan: Iruñean (Udaletxe plazan), Gasteizen (Andre Maria Zuriaren plazan) eta Donostian (19:30ean, Bulebarrean).

Ertzaintzak hildako 92 urteko emakumearen semea atxilotu zuen, hiltzailea delakoan. Ikerketaren arabera, gizonezkoak labankadaz hil zuen ama eta gero bere burua labanaz zauritu zuen sabelaldean. Arrazoi horregatik, Gurutzetako Ospitalera eraman zuten, larri.

Ama eta semea elkarrekin bizi ziren, Ruperto Medina kaleko etxebizitza batean. Larrialdi zerbitzuetako langileak etxebizitzara bertaratu zirenean, ezin izan zuten biktima salbatzeko ezer egin, hilda topatu zutelako. Ustezko hiltzailea, berriz, Gurutzetako ospitalera eraman zuten sabelaldean zituen zauriak artatzeko.

______________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Portugalete bideoak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Gaurko azken orduko albistea