Gizartea -
Martutene
Hiru etxebizitza jendez hustu dituzte Donostian, luizi baten ondorioz
Barkaiztegi bidea kaleko 27. zenbakiko zortzi bizilagunek hiriburuko hotel batean igaro dute gaua.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Donostiako hiru etxebizitza jendez hustu behar izan dituzte goizaldean, inguruko horma batetik hainbat harri erori ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Azken orduotako euri-jasen ondorioz, 02:30 aldera hainbat harri erori dira Martutene auzoko Barkaiztegi bidea kaleko 27. zenbakian, eta kalteak eragin ditu etxebizitza batean.
Inor zauritu ez bada ere, badaezpada, 27. zenbakiko zortzi bizilagunak etxetik atera dituzte, eta hiriburuko hotel batean igaro dute gaua.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea