Gizartea -

Txotx

Bizkaiko sagardo denboraldia abian da, Andoni Aizpururen eskutik

Aurten, sagarrondoek fruitu gutxiago eman dute, eta Bizkaian 125.000 litro ekoitzi dituzte, aurreko denboraldian baino zertxobait gutxiago.

Bizkaiko sagardo denboraldiari hasiera emateko ekitaldia, Amorebieta-Etxanon. Argazkia: bizkaia.eus
Bizkaiko sagardo denboraldiari hasiera emateko ekitaldia, Amorebieta-Etxanon. Argazkia: bizkaia.eus
Bizkaiko sagardo denboraldiari hasiera emateko ekitaldia, Amorebieta-Etxanon. Argazkia: bizkaia.eus

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteazken honetan, urtarrilak 18, abiatu dute Bizkaiko sagardo denboraldia, Andoni Aizpuru kazetariaren eskutik. Aurtengo sagardoari dagokionez, “oso usaintsua da, fruta usain freskoak dituena eta kolore ilunekoa”.

Aurkezpen ekitaldia Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) Uxarte sagardotegian egin dute, eta Juan Zuriarrain enologoak azaldu duenez, sagardoak “ezaugarri oso zehatzak” ditu. Hala, “oso usaintsua izateaz gain, ibilbide luzeko sagardoa da”.

2017ko sagardoak “txinparta fina izateaz gain, edalontzian bits edo apar gehiago uzten du”. Gainera, aurtengo sagardoaren alkohol graduazioa % 6 eta 6,5 artean dago, sagarrek “azukre orekatuagoa” ekarri baitute, orokorrean.

Aurkezpen ekitaldian, besteak beste, hauek egon dira : Elena Unzueta, Ingurune Naturala Zaintzeko diputatua; Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordea; Andoni Agirrebeitia, Zornotzako alkatea; eta Aitor Intxaurraga, Bizkaiko Sagardogile Elkarteko presidentea.

Sagarrondoek fruitu gutxiago eman dute aurten. Bizkaian 125.000 litro (aurreko denboraldian baino zenbait litro gutxiago) ekoitzi dituzte Durangaldea, Busturialdea, Uribe Kosta, Txorierri eta Lea-Artibai eskualdeetan, bereziki eskualde horietan ekoizten baitituzte sagardoa egiteko sagarrak.

Horrek, baina, ez du sagardoaren kalitatean eraginik izan, osasuntsu eta kalitate ezin hobean heldu baita kupeletara. Oro har, udako klima lehorrak fruituraren lorealdia atzeratu du eta horrek nolabaiteko eragina izan du sagarrondo batzuetan. Sagardogileen ustez, baina, sagarrondoen zikloen alternantziaren ondorioz gertatu da hori, eta datorren urteko uzta oparoagoa izango dela esan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Amorebieta-Etxano berriak EAE albisteak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Euskal sagardotegiak