Gizartea -
Abiadura Handiko Trena
Itsasondon ziren AHTren aurkako lau ekintzaileak atxilotu dituzte
Iragan ostegunetik zonako meategietan eta zuloetan bilatu eta arratsaldean lau ekintzaileak aurkitu ditu Ertzaintzak.
Erredakzioa
Itsasondoko (Gipuzkoa) meategi zaharretan ziren lau lagunak aurkitu eta atxilotu ditu Ertzaintzak gaur, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez. Abiadura Handiko Trenaren (AHT) obrak geldiarazi nahi zituzten ekintzaileek.
Ekintzaileak Ertzaintzaren mendiko Brigadako agenteek atera behar izan dituzte.
Iragan ostegunetik zonako meategietan eta zuloetan bilatu eta arratsaldean lau ekintzaileak aurkitu ditu Ertzaintzak.
Bi gizon eta bi emakume
Bi gizon erlaitz batean ziren eta ez zen erraza bertara igotzea. Urpean zen zona bat saihestu behar izan dute bertara heltzeko. Beste bi lagunak, bi emakume, elkarri lotuta ziren kobako beste zona batean eta Ertzaintzak lehenengo atera ditu, agenteek kateak ebaki ostean. Ertzaintzak atxilotu egin ditu desordena publikoa eta desobedientzia delituak egotzita.
Ondoren, 19:30 aldera, bi gizonezkoak atera dituzte ertzainek, sartzen erraza ez zen zonan zirelako.
Bi gizonak eta bi emakumeak Beasaingo anbulategira eraman dituzte azterketa medikoa egiteko eta ondoren polizia-etxera eraman dituzte.