Gizartea -
Erreskatea hondartzan
Gizon batek emakume bat eta haren txakurra erreskatatu ditu Getxon
Zerbitzuz kanpo zegoen suhiltzaile batek atera zituen uretatik, Arrigunaga hondartzan.
EITB.EUS
Zerbitzuz kanpo zegoen suhiltzaile batek emakume bat eta haren txakurra erreskatatu zituen atzo Getxoko Arrigunaga hondartzan, EiTBk jakin ahal izan duenez.
Erreskatea 12:00ak aldera gertatu zen. Antza denez, emakumea bere txakurraren bila sartu zen uretara, baina korronteak itsaso barrurantz eraman zituen biak.
Emakumea eta txakurra ur ertzetik 50-60 metrora zeudenean abiatu zen haien bila gizonezkoa, uretatik atera ezinik zeudela ikusi ondoren.
Minutu batzuk behar izan zituzten hondartzara iristeko, baina, azkenean, onik daude guztiak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea