Gizartea -

Prebentzio-kanpaina

Hegazti-gripearen hedapena saihesteko ardura agertu du MOEk

Birusaren hedapena oso azkarra izaten ari da, eta 40 bat herrialdetara hedatu da jada. Azken hilabetean egoerak okerrera egin duela esan du Munduko Osasun Erakudeak (OME).

Hegazti-gripea berriro hedatzea saihesteko larrialdi egoera ezarri dute. Argazkia: EFE
Hegazti-gripea berriro hedatzea saihesteko larrialdi egoera ezarri dute. Argazkia: EFE
Hegazti-gripea berriro hedatzea saihesteko larrialdi egoera ezarri dute. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hegazti-gripea berriro hedatzea saihesteko larrialdi egoera ezarri du Munduko Osasun Erakundeak (MOE). Birusaren hedapena oso azkarra izaten ari da, eta 40 bat herrialdetara hedatu da jada.

“Hegazti-gripearen infekzio-fokuak arreta handiz ikuskatzeko eskatzen diet nazioarteko herrialdeei”, adierazi du astelehen honetan Margaret Chan MOEko zuzendariak.

Munduko Osasun Erakundeak orain arte aztertu dituen kasu gehienetan, infekzio-arriskuak oso handiak dira hegaztietan.

Ildo horretatik, Margaret Chanek H7N9 birusa aipatu du astelehen honetan egindako agerraldian. Lehenengo kasua 2013. urtean atzeman zuten, Txinan. Ordudanik milaka kasu erregistratu dituzte, eta birus horrek % 38,5eko hilkortasun-tasa dauka.

Asian, bereziki, oso azkarra izaten ari da birusaren hedapena, OMSeko zuzendari nagusiak azaldu duenez. “Hegazti-gripea berriro hedatzea saihesteko kasu hauek kontuan hartu behar ditugu”, azpimarratu du Chanek.

Txinan ez ezik, Japonian, Taiwanen, Txilen eta Kroazian hegazti-gripearen zantzuak atzeman dituzte.

Azken hilabete honetan, egoerak okerrera egin du, birusaren hedapena oso azkarra izaten ari baita. Arrazoi horregatik, hegazti-gripearen infekzio-foku baten berri izanez gero lehenbailehen jakinarazteko eskatu die Chanek nazioarteko herrialdeei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Gaixotasunak bideoak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Zientzia berriak Osasun albisteak Animaliak azken ordukoa Munduko Osasun Erakundea